Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen
2025.04.11 - 2025.09.28
Helen Frankenthalerrek (1928–2011) funtsezko eginkizuna bete zuen espresionismo abstraktutik kolore-eremuen pinturarako trantsizioan. “Busti eta zikindu” teknika asmatu izanagatik da ezaguna, eta etengabeko esperimentazioan aritu zen sei hamarkada luzez. Hartara, mihise eta paper gaineko obren corpus zabala osatu zuen, zeinari gehitu behar baitzaizkio eskulturak, zeramika, tapizak eta obra grafikoa. Artistaren sorkuntza berritzaileak mundu osoko museo nagusien bildumetan jasota daude, eta inspirazio-iturri izaten jarraitzen dute gaur egungo artistentzat.
New Yorken sortua, Frankenthalerrek Vermonteko Bennington Collegen egin zituen arte-ikasketak, Paul Feeleyren eskutik eta artearen ikuspegi tradizionalari jarraituz egin ere. Ondoren, Manhattanera itzuli, eta abstrakziorako bidea hartu zuen. 1950eko hamarkadaren hasieran, bertatik bertara ezagutu ahal izan zituen New Yorkeko Eskolako figura nagusiak; gerraondoko Estatu Batuetako artearen ikono haiek ere, Frankenthalerrek bezalaxe, jarduera esperimentalaren aldeko apustua egiten zuten, eta batzuk artistaren lagunartearen parte bihurtu ziren. Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen erakusketak artistaren ekoizpenaren berri ematen du, ardatz harturik hark artearen munduan izan zituen afinitate, eragin eta adiskidetasunen testuingurua. Hain zuzen ere, Frankenthalerrek 1953 eta 2002 bitartean sortutako hogeita hamar abstrakzio poetiko biltzen ditu, haren garaiko zenbait artistaren —Anthony Caro, Morris Louis, Robert Motherwell, Kenneth Noland, Jackson Pollock, Mark Rothko eta David Smith— pintura eta eskultura adierazgarriekin batera, haien artean sortu ziren sinergien erakusgarri.
Erakusketak ibilbide kronologiko bat proposatzen du, 1950eko hamarkadan hasi eta XXI. mendeko lehen hamarkadan amaitu. Atal bakoitza Frankenthalerren ibilbide oparoaren kapitulu bati dagokio, eta azalpen-testu bat du osagarri. Abstrakzioaren bide berriak ikertzeari sekula utzi ez zion artista aitzindari baten legatuaren lekukotasuna da Araurik gabe margotzen.
Erakusketa Florentziako Fondazione Palazzo Strozzik eta New Yorkeko Helen Frankenthaler Foundationek antolatu dute Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan, eta erakusketaren komisarioa Douglas Dreishpoon da, artistaren katalogo arrazoituaren zuzendaria.
Aretoa: 105
Helen Frankenthaler
Urdin mugikorral (Moveable Blue), 1973
Akrilikoa mihise gainean
177,8 x 617,8 cm
ASOM Collection
© 2025 Helen Frankenthaler Foundation, Inc./Artists Rights Society (ARS), New York / VEGAP
Argazkia: © ASOM Collection
Erakusketa

Helen Frankenthaler
Horma irekia (Open Wall), 1953
Olio-pintura mihise gainean
136,5 x 332,7 cm
Helen Frankenthaler Foundation, New York
© 2025 Helen Frankenthaler Foundation, Inc./Artists Rights Society (ARS), New York / VEGAP
Argazkia: Rob McKeever, eskaintza: Gagosian
Helen Frankenthaler
Mendebaldeko ametsa (Western Dream), 1957
Olio-pintura mihise gainean
177,8 x 218,4 cm
The Metropolitan Museum of Art, New York
Dohaintza: Helen Frankenthaler Foundation, 2023 (2023.560)
© 2025 Helen Frankenthaler Foundation, Inc./Artists Rights Society (ARS), New York / VEGAP
Argazkia: Rob McKeever, eskaintza: Gagosian


Helen Frankenthaler
Tutti-Frutti, 1966
Akrilikoa mihise gainean
296,6 x 175,3 cm
Buffalo AKG Art Museum, Buffalo, New York, Dohaintza: Seymour H. Knox, Jr., 1976, K1976:8
© 2025 Helen Frankenthaler Foundation, Inc./Artists Rights Society (ARS), New York / VEGAP
Argazkia: Brenda Bieger, Buffalo AKG Art Museum
Helen Frankenthaler
Giza muga (The Human Edge), 1967
Akrilikoa mihise gainean
315 x 236,9 cm
Everson Museum of Art, Syracuse, New York. IM Pei eraikinaren inaugurazioaren harira, museoak Max Sullivan zuzendariaren omenez eskuratua 68.23
© 2025 Helen Frankenthaler Foundation, Inc./Artists Rights Society (ARS), New York / VEGAP
Argazkia: eskaintza, Everson Museum of Art, Syracuse


Helen Frankenthaler
Ekialdeko argia (Eastern Light), 1982
Akrilikoa mihise gainean
175,3 x 301 cm
Helen Frankenthaler Foundation, New York
© 2025 Helen Frankenthaler Foundation, Inc./Artists Rights Society (ARS), New York / VEGAP
Argazkia: Rob McKeever, eskaintza: Gagosian
Helen Frankenthaler
Izarrei begira (Star Gazing), 1989
Akrilikoa mihise gainean
181,6 x 365,8 cm
Helen Frankenthaler Foundation, New York
© 2025 Helen Frankenthaler Foundation, Inc./Artists Rights Society (ARS), New York / VEGAP
Argazkia: Tim Pyle, eskaintza: Helen Frankenthaler Foundation, New York


Helen Frankenthaler
Hegoalderako esposizioa (Southern Exposure), 2002
Akrilikoa paper gainean
153,7 x 187,6 cm
Helen Frankenthaler Foundation, New York
© 2025 Helen Frankenthaler Foundation, Inc./Artists Rights Society (ARS), New York / VEGAP
Argazkia: Dan Bradica, eskaintza: Helen Frankenthaler Foundation, New York