
1928
Helen Frankenthaler New Yorken jaio zen abenduaren 12an. Martha eta Alfred Frankenthalerren hiru alabetan gazteena zen.
1946–49
Pintura ikasi zuen Paul Feeleyrekin, Vermonteko Bennington Collegen.
1948
Lehen aldiz bidaiatu zuen Europara
1949
Gradua eskuratuta, New Yorkera itzuli zen eta bertan estudio bat atondu zuen.
1950
Bikote-harremana hasi zuen Clement Greenberg arte-kritikariarekin, eta, haren bidez, New Yorkeko Eskolako beste artista batzuk ezagutu zituen; esate baterako, Elaine eta Willem de Kooning, Lee Krasner, Barnett Newman, Jackson Pollock eta David Smith. Adolph Gottliebek Kootz Galleryko Fifteen Unknowns talde-erakusketarako hautatu zuen Frankenthalerren lana.
1951
New Yorken antolatutako 9th Street Exhibition of Paintings and Sculpture erakusketan parte hartu zuen; erakusketako 72 artisten artean gazteena zen. Maiz bisitatu zituen David Smithen etxea eta estudioa Bolton Landingen (New York), eta Arrano-zaintzailearen erretratua (1948–49) eskultura erosi zion.
Lehen erakusketa monografikoa egin zuen Tibor de Nagy Gallery galerian, New Yorken.
1952
Urrian, Mendiak eta itsasoa margotu zuen; obra hartan erabili zuen, lehen aldiz, gainalde piktorikoa busti eta zikintzeko teknika.
1953
Bakarkako bigarren erakusketa inauguratu zuen Mendiak eta itsasoa obrarekin, besteak beste. Greenbergek Morris Louis eta Kenneth Noland margolariei erakutsi zien koadro hura, eta busti eta zikindu teknika bera erabiltzen hasi ziren biak harrezkero.
Udan, Espainian eta Frantzia hegoaldean barrena bidaian ibili zen Frankenthaler.
1956
New Yorkeko Museum of Modern Artek Frankenthalerren Troiako ateak (1955) mihisea eskuratu zuen.
1957
Abenduan, Frankenthalerren obrak erakusgai jarri zituzten Leo Castelli Galleryko talde-erakusketa batean; Robert Motherwell eta biak bikote gisa joan ziren inauguraziora.
1958
Motherwell eta Frankenthaler apirilaren 6an ezkondu ziren, eta Espainiar eta Frantziar estatuetan barrena igaro zuten eztei-bidaia. Donibane Lohizunen etxe bat alokatu, eta zeinek bere estudioa egokitu zuen bertan.
1959
Frankenthaler bere obra André Emmerich Gallery aretoan erakusten hasi zen. Motherwellekin, udarako etxe bat alokatu zuen Falmouthen (Massachusetts); hainbat artista joan zitzaizkien etxe hartara bisitan, hala nola David Smith eta Mark Rothko. Anthony Caro lehen aldiz joan zen AEBra, eta Frankenthaler, Motherwell eta Smith ezagutu zituen bertan.
1960
Frankenthalerren lehen atzerabegirakoa, Frank O’Hara poeta komisario zela, New Yorkeko Jewish Museumen. Udan, Parisera joan zen Motherwellekin, eta Alassiora, gero; bertan beren estudioak egokitu zituzten.
1962
Pintura akrilikoarekin esperimentatzeari ekin zion.
1963
Anne Truitten bakarkako lehen erakusketa ikustera joan zen, André Emmerich
Galleryra. Handik gutxira, hainbat hamarkada iraun zuen gutun-truke emankor bat hasi zuten bien artean.
1964
Frankenthalerrek Post-Painterly Abstraction talde-erakusketan parte hartu zuen Los Angeles County Museum of Arten; Greenberg izan zen erakusketa haren komisarioa.
1965
Maiatzean, Smith hil zen autoistripuz. Frankenthalerrek hau idatzi zuen: “Sekula ez dugu gaindituko hura galdu izanaren kolpea. Izugarri sumatzen dugu haren falta”.
1966
Frankenthaler, Ellsworth Kelly, Roy Lichtenstein eta Jules Olitski aukeratu zituzten Veneziako XXXIII. Bienaleko AEBren pabiloirako. Caro izan zen Britainia Handiaren pabiloian ordezkatutako bost artistetako bat.
1969
Frankenthalerren pinturen atzera begirako erakusketa bat inauguratu zuten New Yorkeko Whitney Museum of American Arten; handik Londresko Whitechapel Gallery, Hanoverreko Orangerie Herrenhausen eta Berlingo Kongresshall aretoetara eraman zuten.
1970
New Yorkeko Ekialdeko 83. kalera aldatu zuen estudioa.
1971
Frankenthaler eta Motherwell dibortziatu egin ziren udan.
1972
Frankenthalerren pinturari buruzko monografia bat argitaratu zen, Barbara Rosek idatzia. Frankenthalerrek hamar eskultura sortu zituen Caroren Londresko estudioan; horietako batzuetan,
Carok Smithen Bolton Landingeko tailerretik eskuratutako materialak erabili zituen.
1973
Bere lehen xilografia sortu zuen, Ekialdera eta harago, ULAEn.
1974
Ocean Drive Westen eman zuen uda, Shippan Pointen (Stamford, Connecticut); Long Islandeko itsasartearen ikusmira aparta zuen handik, eta bertan jarri zuen estudioa.
1978
Etxe bat erosi zuen Shippan Pointen, eta estudioa jarri zuen bertan.
1984
Michael Corderren Number Three balleterako eszenografia eta jantziak diseinatu zituen; 1985eko udaberrian interpretatu zuen obra hura Royal Balletek Londresko Royal Opera Housen.
1985
Frankenthaler: Works on Paper 1949–1984 erakusketa inauguratu zuten New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumen
1988
Tyler Graphics Ltd. Estudioarekin landutako Sarrerako atea proiektua amaitu zuen: Beaconeko (New York) Tallix Foundry lantegian galdatutako brontzezko markodun hiru panelez osatutako bionbo bat.
1989
Helen Frankenthaler: A Paintings Retrospective inauguratu zuten New Yorkeko Museum of Modern Arten; ondoren honako arteguneetan jarri zuten ikusgai: Los Angeles County Museum of Art, Detroit Institute of Arts eta Modern Art Museum of Fort Worth.
1991
21 urteren ondoren, Frankenthalerrek New Yorkeko estudioa itxi, eta estudio berria ireki zuen Saddle Rock Roaden, Shippan Pointen; harrezkero, hura izan zuen margotzeko gune nagusia.
1992
Bere lanak New Yorkeko Knoedler & Company etxearekin erakusten hasi zen. Uztailean Stephen DuBrul ezagutu zuen; 1994an ezkondu egin ziren.
1993
Frankenthalerren grabatu-edizioen atzera begirako erakusketa bat inauguratu zuten National Gallery of Arten (Washington D.C.), eta handik AEBko beste toki batzuetara eta Japoniara eraman zuten.
1998
‘Mendiak eta itsasoa’ ondoren: Frankenthaler 1956–1959 erakusketa inauguratu zuten New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumen; ondoren, Guggenheim Bilbao Museoan eta Deutsche Guggenheim Berlin museoan egon zen ikusgai.
Ekialdeko 94. kalea utzi eta Darienera (Connecticut) joan ziren bizitzera Frankenthaler eta DuBrul; estudioa ere bertan kokatu zuen artista.
2001
Frankenthalerrek AEBko Arteen Domina Nazionala jaso zuen.
2004–10
Frankenthalerren sorkuntza mugatuz joan zen osasunarazoak zirela eta.
Haren obrari buruzko hainbat erakusketa egin ziren AEBn eta atzerrian.
2011
Abenduaren 27an, Frankenthaler hil egin zen, Darienen, 83 urte zituela.
Helen Frankenthaler
Frankenthaler Hirugarren Hiribideko bere estudioan Alassio (1960, lantze-prozesuan) ondoan duela, New York, 1960.
Helen Frankenthaler Foundation Archives, New York. Argazkia: Walter Silver
© The New York Public Library / Art Resource, New York. Material grafikoa
© 2025 Helen Frankenthaler Foundation, Inc./Artists Rights Society (ARS), New York / VEGAP