24 otsaila 2025
Madril/Bilbo, 2025eko otsailaren 24a. IKEAK eta Guggenheim Bilbao Museoak HomeForOurPlanet lehiaketa abiarazi dute gaur. Lehiaketa hori Espainian bizi diren 18–35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta belaunaldi berriak mobilizatzea du helburu, klima-larrialdirako irtenbideak aurki ditzaten. Ideiarik berritzaileenak bidaltzen dituzten bost parte-hartzaileetako bakoitzak 2.000 euro jasoko ditu, eta, gainera, Bilbora etorri ahal izango da, problematika horren inguruko Design Thinking moduko jardunaldi batzuetan parte hartzera. Jardunaldi horietan, proiektu irabazle bat aterako da.
Parte hartzeko interesa duten gazteek klimari eragindako kaltea etxetik murrizteko edo klima-baldintza berrietara egokitzeko proposamen bat azalduko duen bideo bat (3 minutukoa gehienez) egin eta webgune honen bitartez bidali beharko dute: www.homeforourplanet.com Hautagaitzak aurkezteko epea gaur hasi da, eta martxoaren 17an amaituko da. Martxoaren 24an, berriz, bost irabazleak nortzuk diren jakinaraziko da.
“Klima-larrialdia planeta jasaten ari den errealitate ukaezina da. Izan ere, Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, datozen bost urteetan, gutxienez batean, tenperatura-maximo historikora iristea aurreikusten da”, azaldu du Laura Duránek, IKEAko Espainiako Negozio Garapeneko eta Jasangarritasuneko zuzendari nagusiak. “Hala ere, IKEAk konpromiso handia du jasangarritasunarekin, eta uste dugu garaiz gaudela norabidea aldatzeko eta klima-larrialdiaren aurrean lanari ekiteko. Ekimen honen bidez, errealitate horri etxetik aurre egiteko inspirazio-iturri izango diren ideia originalak eta sormen handikoak aurkeztera bultzatu nahi ditugu gazteak”.
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.