Talleres Z
Ikastaroak eta tailerrak
Urriak 10, ostirala

Z ostiralak tailerra: adimen artifiziala eta arkitektura

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Liburutegia, 18:00

In situ: Refik Anadol erakusketari buruzko tailerra gazteentzat; bertan, adimen artifizialari buruzko hausnarketa egingo da, Museoko 208. aretorako berariaz sortutako obra hau aztertuz.

Erakusketa honek Frank Gehry eta beste autore batzuen arkitektura omentzeko esperientzia murgiltzailea eskaintzen du. Eta etorkizuneko eraikinak, material sendoekin eraiki ordez, datuekin, emozioekin eta oroitzapenekin eraikiko balira? Zer gertatuko litzateke arkitekturak mundu fisikoaren legeak bete beharrik ez balu? Los Angelesen bizi den Refik Anadol artista turkiarrak (1985), arte digitalaren sorkuntzan nazioarteko erreferentea denak, adimen artifizialeko (AA) teknologia aurreratuenera jo du Arkitektura bizia: Gehry artelana egiteko. Obra hori Museorako berariaz sortu zuen: irizpide etikoei jarraiki hautatutako 32 milioi irudi baino gehiagorekin trebatu zuen AA, eta horiek abiapuntu hartuta, artistak sartutako parametroei jarraiki, egunero sekuentzia bisual esklusiboak sortzen ditu.

18 eta 35 urte arteko gazteei zuzendutako hastapen-saio honetan, AA eta errealitate birtuala bezalako teknologiak espazio berriak irudikatzeko tresna nola bihur bilaka daitezkeen aztertuko dugu, metabertsoan bizitzeko sortutako arkitekturetatik hasi eta gure emozioei erantzuten dieten bideo-jokoetan ikusten diren antzeko paisaia n onirikoetara edo ingurune sentikorretara. Arte digitalean, AA sortzailean edo bizi garen espazioen etorkizunean interesatuta dagoen edozein gazteri irekitako hausnarketa-tailerra.

Saioaren gidaria: Janire Goikoetxea

Iraupena, gutxi gorabehera: 90 min

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Liburutegia, 18:00