Yoga-en-familia
Familiak
Urriak 5, igandea

Yoga familiartean

Prezioa

7 € Museoaren Lagunek / 9 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 12:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

Familian egingo den praktika honek partekatzeko eta konektatzeko aukera eskaintzen digu, guztiontzako egokitutako yoga-mugimenduen bidez.

Hilabete honetan, inspiratu zaitez Sky Hopinka artistaren lanean, Ipar Amerikako indiarren kulturara bidaia egiteko, naturako elementuekin (basoak, ibaiak eta animaliak) nahiz identitate eta komunitatearekin erabat lotuta. Kultura indigena horiek erakusten duten izaki guztiekiko errespetua izango da dinamika guztiak gidatuko dituen haria. Yogak eskaintzen dituen tresna ezberdinen bidez, haize, animalia, zuhaitz eta baita eguzki eta ilargi ere bihurtzeko aukera izango duzu. Proposamen honek beren sormenaren esentziarekin eta mugimendu kontzientearekin berriz konektatzeko aukera eskaintzen die heldu zein txikiei.

Saioaren gidaria: Eliezer Ruiz

Adina: 6–10 urte

Iraupena: 90 min

Hizkuntza: ele bitan (gaztelaniaz eta euskaraz)

Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientziarik izatea

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

7 € Museoaren Lagunek / 9 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 12:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.