Teatro-Real
Eszenan
Maiatzak 17, larunbata

Proiekzioak: Teatro Realen artxiboa

Prezioa

6 € Lagunek / 8 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela 18:00

Teatro Realen Artxiboko proiekzio-sorta: opera-ekoizpen handiak, kontzertuak, dantza-ikuskizunak eta antzezlanak. Eskainiko den aukeraketan, pieza klasikoak nahiz sortu berriak egongo dira ikusgai, eta formatu handian gozatu ahal izango dira.

Programa:  

Otello, lau ekitaldiko drama lirikoa, 1887ko otsailaren 5ean Milango La Scalan estreinatua. Obrak Giuseppe Verdiren (1813–1901) musika du; libretoa, berriz, Arrigo Boitorena da, eta William Shakespeareren Otelo, Veneziako mairua (1603) obran oinarritua dago.

David Aldenen eszenografia duen 2016ko ekoizpen honek Zipreko patio bat iradokitzen du, baina, batez ere, mundu militarizatu bat irudikatzen du, basatia, maitasunari edo samurtasunari erantzutea eragozten dien gerra baten erdian diren soldadu deshumanizatuz osatua. Testuinguru horretan, Otello lanak gizakiaren beldurrik aitorezinenetako baten aurrean jartzen gaitu: gehien maite duguna merezi ez izatea sentitzea. Musika-zuzendaritzaz Renato Palumbo arduratuko da, eta protagonistak Ermonela Jaho sopranoa, Gregory Kunde tenorea eta George Petean baritonoa izango dira.

Iraupena, gutxi gorabehera: 2 ordu eta 45 min
Elkarrizketak italieraz, gaztelaniazko azpitituluekin
Garaiz iritsi, mesedez
*Jarduerak eta programak aldaketak izan ditzakete

 

Prezioa

6 € Lagunek / 8 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela 18:00