BA-Amazon-Jungle-Trip
Familiak
Maiatzak 11 eta 18, igandeak

Books Alive! Amazon Jungle Trip (Adina: 3–5)

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har,

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.

Istorioak, emozioa, sormena eta abentura izango dira protagonista Tarsila do Amaral inspirazio-iturri hartuta eta ingelesa komunikaziorako hizkuntza gisa erabilita Amazonian egingo dugun sartu-irten honetan. Planetako biodibertsitate handieneko lekuan aurrera eginez, emozioz betetako esperientzia biziko dugu. Artista brasildarraren sormen-unibertso liluragarrian sartuko gara, eta bertako paisaia oparoaren argiarekin, koloreekin, animaliekin eta landareekin txundituta geratuko gara.

Tarsila “Antropofagia” bezala ezagutzen den mugimendu artistikoarekin lotuta egon zen, eta artistak egin bezala, erakusketan elikagarriena dena “irentsi” edo digerituko dugu, inspiratzeko eta, horrela, gure arte pertsonalena sortzeko gehien gustatzen zaiguna aukeratu ahal izango dugu. Oso jatuna den anakonda baten istorioa biziko dugu lehen pertsonan, oihaneko biodibertsitatea birsortuko dugu, eta bertan bizi diren animalia bilakatuko gara maskaren bitartez.

Maiatzak 11 eta 18, igandeak
Saioaren gidaria: Catalina Martínez-Moro
Adina: 3–5 urte
Iraupena: 120 min
Hizkuntza: ingelesa
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har,

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.