MEZERG
Art and Music
Irailak 27, larunbata

Art & Music. Mezerg

Prezioa

38,50 € Sarrera orokorra / 34,65 € Museoaren Lagunak

Lekua

Museoko Atrioan

Informazio gehiago

Kontzertu-egunetan, Atrioan taberna bat izango da 20:30etik aurrera, eta, bertan, edariak eta pintxoak eskainiko dira (zerbitzu hori ez da sartzen sarreraren prezioan). Ez dago eserlekurik. Adingabeek lagunduta joan behar dute.

Museoko Lagunentzako sarreren deskontua baliatzeko, ezinbestekoa da txartela sartzean aurkeztea. Txartel bakoitzak sarrera bakar baterako du balioa.

*Bezeroarentzako azken prezioa, kontzeptu guztiak, zergak eta gastuak barne hartuta.

Lagunentzako aurresalmenta: uztailaren 17tik 22ra
Jarraitzaileentzako salmenta: uztailaren 23an
Publiko orokorrarentzako salmenta: uztailaren 24an

ART & MUSIC ekimenak hainbat adierazpen artistiko batzen ditu Museoko Atrio ikonikoaren esparruan. Art & Music-en, egungo erakusketez eta nazioko eta nazioarteko egileen kontzertuez gozatu ahal izango duzu zure lagunekin batera, proposamen kultural oso garaikidean.

Ordutegia
20:30: Museoa bisitatzeko irekiera
22:00: kontzertuaren hasiera

Art Music

Mezerg

Mezerg da, ezbairik gabe, nazioarteko panoraman sormenik handiena duen musikarietako bat. Artista frantsesa etxean egiten zituen bideoei esker eman zen ezagutzera: eskuak eta oinak erabiliz, techno musika inprobisatzen zuen kamera aurrean. Bere ibilbidean zehar, elektronika eta genero musikal horretan ezohikoak diren tresnak uztartu izan ditu, eta zuzeneko emanaldi paregabeak eskaintzen ditu ustekabeko elementuekin musika sortuz, adibidez, zulagailu batekin.

Funketik acid technora bitarteko erritmoak, teklatuekin egindako inprobisazioak, efektu-pedalak eta theremina (bere musikaren nortasun-zigilu bilakatu den instrumentua). House musikaren eta interpretazio akustikoaren arteko fusioa eginez, one-man band honek magia egiten du taula gainean bere energia xurgatzaile eta soinu zoragarriarekin.

Erosi Tickets

Prezioa

38,50 € Sarrera orokorra / 34,65 € Museoaren Lagunak

Lekua

Museoko Atrioan

Informazio gehiago

Kontzertu-egunetan, Atrioan taberna bat izango da 20:30etik aurrera, eta, bertan, edariak eta pintxoak eskainiko dira (zerbitzu hori ez da sartzen sarreraren prezioan). Ez dago eserlekurik. Adingabeek lagunduta joan behar dute.

Museoko Lagunentzako sarreren deskontua baliatzeko, ezinbestekoa da txartela sartzean aurkeztea. Txartel bakoitzak sarrera bakar baterako du balioa.

*Bezeroarentzako azken prezioa, kontzeptu guztiak, zergak eta gastuak barne hartuta.

Lagunentzako aurresalmenta: uztailaren 17tik 22ra
Jarraitzaileentzako salmenta: uztailaren 23an
Publiko orokorrarentzako salmenta: uztailaren 24an

Beste jarduera batzuk