IDOIA
Art and Music
Urriak 10, ostirala

Art & Music. IDOIA

Prezioa

30,80 € Sarrera orokorra / 27,50 € Museoaren Lagunak

Lekua

Museoko Atrioan

Informazio gehiago

Kontzertu-egunetan, Atrioan taberna bat izango da 20:30etik aurrera, eta, bertan, edariak eta pintxoak eskainiko dira (zerbitzu hori ez da sartzen sarreraren prezioan). Ez dago eserlekurik. Adingabeek lagunduta joan behar dute.

Museoko Lagunentzako sarreren deskontua baliatzeko, ezinbestekoa da txartela sartzean aurkeztea. Txartel bakoitzak sarrera bakar baterako du balioa.

*Bezeroarentzako azken prezioa, kontzeptu guztiak, zergak eta gastuak barne hartuta.

Lagunentzako aurresalmenta: uztailaren 17tik 22ra
Jarraitzaileentzako salmenta: uztailaren 23an
Publiko orokorrarentzako salmenta: uztailaren 24an

ART & MUSIC ekimenak hainbat adierazpen artistiko batzen ditu Museoko Atrio ikonikoaren esparruan. Art & Music-en, egungo erakusketez eta nazioko eta nazioarteko egileen kontzertuez gozatu ahal izango duzu zure lagunekin batera, proposamen kultural oso garaikidean.

Ordutegia
20:30: Museoa bisitatzeko irekiera
22:00: kontzertuaren hasiera

Art Music

IDOIA

IDOIA aramaioarra Euskal Herriko musika-eszenaren ezusteko handienetako bat izan zen 2021ean. 21 urte besterik ez zituela, Ilun eta abar lehen lana atera zuen klasikoen kutsua galdu gabe egitura garaikidez eraikitako heldutasuna darien 7 abestirekin. Aulki jokoa, Munstroa edo Viejo refranero bezalako pieza zoragarriak biltzen ditu disko horrek; gure sustraiak, folka, popa nahiz bossa nova beldurrik gabe nahasten dituzten kantuak denak ere.

De amar y desandar lanarekin, berriz, azken hilabeteetako bizipenak eta oroitzapenak helarazi nahi dizkigu musikariak: bere ibilbidean zehar basamortuko lore baten antzera hazi omen da, hauskortasunetik, baina beti ere etorkizunera baikortasunez begiratuz. Atzera pausorik egitekotan, diskoa osatzeko irudiak eta sentipenak berreskuratu eta musikatzeko baino ez da izan. Super 8 fotogramak, modu organikoan errebelatuak, likido kimiko artean: badirudi horixe dela, hain zuzen ere, diskoaren soinuaren bereizgarria.

Erosi Tickets

Prezioa

30,80 € Sarrera orokorra / 27,50 € Museoaren Lagunak

Lekua

Museoko Atrioan

Informazio gehiago

Kontzertu-egunetan, Atrioan taberna bat izango da 20:30etik aurrera, eta, bertan, edariak eta pintxoak eskainiko dira (zerbitzu hori ez da sartzen sarreraren prezioan). Ez dago eserlekurik. Adingabeek lagunduta joan behar dute.

Museoko Lagunentzako sarreren deskontua baliatzeko, ezinbestekoa da txartela sartzean aurkeztea. Txartel bakoitzak sarrera bakar baterako du balioa.

*Bezeroarentzako azken prezioa, kontzeptu guztiak, zergak eta gastuak barne hartuta.

Lagunentzako aurresalmenta: uztailaren 17tik 22ra
Jarraitzaileentzako salmenta: uztailaren 23an
Publiko orokorrarentzako salmenta: uztailaren 24an

Beste jarduera batzuk