
Adimen artifizialari buruzko tailerrak
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Liburutegia, 18:00
AAri buruzko hastapen-saio honetan, Museoan ikusgai dagoen Refik Anadolen obra ikusgarria eredutzat hartu eta antzeko zerbait sortuko dugu eskala txikiagoan.
Har ezazu parte in situ: Refik Anadol erakusketa dela-eta adimen artifizialaren (AA) inguruan antolatutako hastapen-tailer honetan. Obra Museoko 208 aretoan bisita daiteke egun, eta Frank Gehry eta beste egile batzuen arkitektura omentzeko esperientzia murgiltzailea da. Los Angelesen bizi den Refik Anadol (1985) artista turkiarra erreferente da nazioarteko ikus-entzunezkoen sorkuntzan, eta AA teknologiarik aurreratuenera jo du Arkitektura bizia: Gehry obra sortzeko. Museorako berariaz egindako obra hori modu etikoan aukeratutako 35 milioi irudik osatzen dute; irudi horiek ditu abiapuntu hartuta, artelanak berak zentzumenak astintzen dituzten sekuentzia bisual paregabeak sortzen ditu egunez egun, artistak finkatutako parametroei jarraituz. Nahi al duzu nola funtzionatzen duen jakitea eta eskala txikiagoan antzeko zerbait diseinatzea guztion eskura dauden teknologiak erabiliz?
Saioaren gidaria: Janire Goikoetxea, arte digitalean aditua
Iraupena, gutxi gorabehera: 90 min
18 eta 35 urte arteko gazteei zuzendua
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Liburutegia, 18:00