Cine invisible
Eszenan
Urriak 19, igandea

Zinema Ikusezinaren Jaialdiaren Proiekzioa

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 18:00

Ikuspegi sozial nabarmena duten proiektuei ikusgarritasuna emateak duen garrantzian zinez sinetsita gaudenez, aurten ere FILM SOZIALAK Zinema Ikusezinaren Jaialdiarekin lankidetzan arituko gara.

Jarduera Museoaren TOParte programaren testuinguruan kokatzen da, eta hausnarketa sozialerako tarte bat eskaintzen du, gure lurraldean eta nazioartean sortutako ikus-entzunezkoen hautaketa baten proiekzioaren bidez; xedea da topaketarako, elkar-entzuteko eta elkarrizketarako espazio bat irekitzea. Proiekzioaren ondoren, solasaldi bat egongo da eta horretan parte hartuko dute proiektatutako filmaren ordezkari batek eta Kultura Communication Desarrollo KCD GGKEren zuzendari eta Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari den J. Carlos Vazquez Velascok.

SIMA´S SONG proiekzioa (Sima-ren abestia)
Zuz.: Roya Sadat / Fikzioa / Afganistan, Grezia, Espainia / 2024 / 97 min.
J.B.: farsieraz, gaztelaniazko azpitituluekin. 15 urtetik gorakoentzat.

Kabulen, iraganaren eta orainaren artean bereizita dagoen hiri batean, gerren, ideologien eta traizioen gainetik dagoen adiskidetasun-harremana eraikiko dute bi emakumek. Suraya militante komunista da; Sima, berriz, abeslari tradizionala; hau da, elkarren aurka dauden askatasunaren bi ikuspegi adierazten dituzte. Hamarkadetako borroken, jazarpenen eta erbestealdien poderioz, haien arteko harremana Afganistango emakumeen memoria kolektiboa josiko duen hari ikusezina bihurtuko da.

*Emanaldiaren ondoren, solasaldi bat izango da Roya Sadat filmaren zuzendariaren parte-hartzearekin.

Iraupena, gutxi gorabehera: 120 min

Plaza-kopurua mugatua da

Jarduerak eta programak aldaketak izan ditzakete

 

TopARTE

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 18:00