Yoga-en-familia
Familiak
Maiatzak 4, igandea

Yoga familiartean

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 12:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.

Eduardo Chillidaren obrak abiapuntutzat hartuta, araka itzazu kontrasteak eta bilaka zaitez eskultura bizi. Artistaren eskulturek gure gorputzarekin eta besteekin konektatzera gonbidatzen gaituzte. Bikoteka jolastuko gara aurkakoen arteko oreka sentitzeko. Euskal eskultorearen obraren bitartez, polaritateak aztertuko ditugu: hauskortasuna eta sendotasuna, beroa eta hotza, handia eta txikia, eta abar. Jolasaren bidez eskultura bizi bihurtuko gara, askatasunez adieraziko gara eta izateko modu berriak arakatuko ditugu.

Besarkadaren energia gogorarazten duten asanak praktikatuko ditugu; mugimendu kontzientea eta arnasketa-teknikak konbinatuko ditugu, eta horiek lasaitasun-esparrura eramango gaituzte bidaia sinboliko batean. Ariketa horien bitartez, haurrek erlaxatzen eta beren gorputza hobeto hautematen ikasteaz gain, inguruneari erreparatzeko eta hura ulertzeko gaitasuna areagotuko dute.

Familiartean egiteko jarduera honek artea ardatz duten jolasen bidez eta edonork egiteko moduko yoga mugimenduen bidez partekatzea eta konektatzea eskatzen du. Arteak mesede egiten die gure ongizateari eta bizi-kalitateari, eta beren adimen emozionala garatzen ez ezik, sormen-esentziarekin eta mugimendu kontzientearekin berriz konektatzen laguntzen die bai haurrei, bai haiekin batera datozen helduei.

Maiatzak 4, igandea
Saioaren gidaria: Eliezer Ruiz
Adina: 6–10 urte
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)
Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientziarik izatea
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 12:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.