laboratorio-y-Aventuras-iamgian-el-futuro
Familiak
Maiatzak 4, igandea

Sormen-laborategia. Imajinatu etorkizuna

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00

Refik Anadolen obran murgiltzera gonbidatzen zaitugu miresmenak hartuta etorkizunarekin amets egin dezazun. Eskala handiko proiekzioak adimen artifizialeko (AA) eredu batek sortutako mugimendudun irudiak erakusten ditu: eraikinen argazkiak eraikuntza berri eta harrigarri bihurtzen ditu AAk bertan. Eraikinen ikuspegi berriak sortzeko eskatzen dio artistak makinari, eta makinak aukera arkitektoniko berriak sortzen ditu, irudimenaren mugak gainditzen dituzten eta amets batetik ateratakoak diruditen aukera berriak.

Orain zure txanda da! Nola irudikatzen duzu etorkizuna? Tailerrean, etorkizuneko hiri bat asmatu eta marrazteko gonbidapena luzatuko dizugu. Irudikatu aldatzen edo eraldatzen diren forma berritzaileko eraikinak, garraiobide futuristak: auto hegalariak, eguzki-trenak, tunel ultra azkarrak. Marraztu etorkizuneko biztanleak ere: nola komunikatuko dira gizakiak eta robotak? Ez ahaztu natura: nola integratuko dira parkeak eta ingurumena zure hirian? Eta, azkenik, marraztu zeure burua etorkizunean. Nolakoa izango zara handitan? Zertan egingo duzu lan?

Askatu irudimena eta sortu zeure mundu sinestezina!

Maiatzak 4, igandea (gaztelaniaz)
Adina: 6–10 urte
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00