
Proiekzioa: Warhol-Vijande: más que pistolas, cuchillos y cruces
Prezioa
3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 19:00
Film honi esker Madrilgo “movida” puri-purian zegoenean gertatutako une gogoangarri bat ezagutuko duzu; hots, Andy Warhol enblematikoak 1983an hiriburua bisitatu zuenekoa, Fernando Vijande galeristak gonbidatuta.
Film luze dokumental erakargarri horren ideia originala Suñol Soler Bildumarena da eta Sebastian Galán zuzendariaren opera prima da. Bertan, Andy Warholen eta Fernando Vijanderen arteko harreman bitxia azaltzen da, biak ala biak 1980ko hamarkadaren hasierako Espainiako bizitza kulturalaren garapenean paper erabakigarria izan zutenetik. Alaskak parte hartzen du kontalari gisa, eta 2024an ekoitzi zuen Artworks no panic we are here enpresak. Filma zinema-aretoetan aurkeztu aurretik ikusteko aukera paregabea da. Jarduera Museoaren Bildumako funtsen aurkezpen berriarekin lotuta programatu da, Warhol-en obra ere barne.
Iraupena, gutxi gorabehera: 120 min
Jarduerak aldaketak izan ditzake
Prezioa
3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 19:00