Helen
Ikastaroak eta tailerrak

Online arte-ikastaroa: Bigarren Mundu Gerraz geroztiko pintura abstraktua

Prezioa

64 € Lagunak / 80 € jarraitzaileak eta oro har publikoa (hiru hilabeteko harpidetza)

Ezagutu pintura abstraktuak 1945etik gaur egunera arte izandako irismena eta bilakaera Manuel Fontán del Juncoren eskutik.

1945ean, mundu modernoaren idealismoaren porrota, gerraren izugarrikeria eta haren ondoriozko deshumanizazioa zirela-eta, artista-belaunaldi berri batek planteatu zuen ea nola egin ziezaiokeen aurre egoera hari deskribapenera jo gabe eta ingurune artistikoaz kanpoko erreferentziarik sartu gabe. Testuinguru horretan, Ipar Amerikako espresionismo abstraktua eta Europako informalismoa sortu ziren, garai hartako artean nagusi zen figurazioaren aurreko erreakzio gisa sortu ere, eta askotariko formak zein lengoaia formalak integratu zituzten.

Online ikastaro hau Guggenheim Bilbao Museoak pintura abstraktuaren inguruan eskainitako bestelako ikastaro eta moduluen osagarria da, eta estilo horren irismenaren, bilakaeraren eta haren protagonista nagusiek AEBn eta Mendebaldeko Europan egindako lanen ikuspegi zabalagoa eskaintzea du helburu, Bigarren Mundu Gerratik hasi eta gaur arte.

Saioa Manuel Fontán del Juncok emango du, Filosofian doktorea eta Juan March Fundazioko Museo eta Erakusketen Zuzendariak.
Dedikazioa: 6 ordu, zeure erritmora
Publikoa: heldua, arte garaikidean interesatua
Hizkuntza: gaztelania
Sarbidea: online plataforma bidez
Ziurtagiria: automatikoa, ikastaroa amaitu ondoren
4 modulu, 16 bideo-saio eta material gehigarriak

ZER IKASIKO DUGU?

  1. Pintura abstraktuaren benetako irismena eta bilakaera, XIX. mendearen amaierako aurrekariak eta abangoardia historikoak labur-labur aztertu ondoren, Bigarren Mundu Gerratik hasi eta gaur egun arte.
  2. Zenbait artista garrantzitsuren obra, bai eta sortzeko zein irudikatzeko prozesu eta modu berriak bultzatu zituzten eragile sozial, politiko eta kulturalak.
  3. Artea egiteko modu berri eta berritzailea ekarri zuten estilo eta prozesu piktorikoetako batzuk garatzeko erabilitako teknikak eta materialak.
  4. Estiloek, abstrakzioak eta figurazioak artearen historiaren bilakaeran izandako “bizikidetzaren” ideia, modak eta joerak gorabehera.

PROGRAMA [+info]

 

Helen Frankenthaler
Requiem, 1992
Akrilikoa mihise gainean
79,1 x 243,8 cm
Guggenheim Bilbao Museoa
© 2025 Helen Frankenthaler Foundation / VEGAP

 

Prezioa

64 € Lagunak / 80 € jarraitzaileak eta oro har publikoa (hiru hilabeteko harpidetza)