
Natura eta artea. Paisaia gero eta handiagoa (Adina: 6-10)
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Natura Babesteko Munduko Eguna (urriaren 18an) dela-eta, iraunkortasunean eta ingurumena zaintzeko modurik eraginkorrenetan pentsatzera gonbidatzen zaitugu, modu sortzaile eta kolektiboan.
Inspira zaitez elementu naturalen (lurra, lastoa, artilea, adarrak, hostoak, haziak...) formetan eta ereduetan, eta arakatu zer-nolako potentziala duten inspirazio- eta ezagutza-iturri gisa. Aztertu horien ehundurak, usainak koloreak. Material horiekin egin paisaia baten konposizio indibidual bat. Paisaia hori beste batzuekin elkartuko dugu, ikuspegi kolektibo, askotariko eta iradokitzaileak sortzeko, El Anatsui artista afrikarrak bere Itsaso gorakorra obra erraldoia egiteko erabili zuen antzeko prozesua jarraituz. Amaitzeko, ateratzen diren lanak kanpora aterako ditugu, eta, bertan, esku-hartze artistiko kolektiboak egingo ditugu, eskala handiagoko paisaia bat sortuz. Horrela, Museoaren kanpoaldeko espazioak eraldatuko ditugu.
Saioaren gidariak: Zaloa Ipiña eta Mertxe Periz
Urriak 18, larunbata: 6–10 urte (euskaraz)
Urriak 19, igandea: 6–10 urte (gaztelaniaz)
Idioma: español, euskera
Ordua: 11:15
Iraupena: 120 min
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia