Naturaleza-y-arte
Familiak
Maiatzak 17 eta 24 larunbatak

Natura eta artea (Adina: 3–5)

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:15

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.

Naturaren formak eta patroiak behatuko ditugu oihal baten gainean horietan inspiratutako diseinu bat asmatzeko. Maiatzaren 17an Birziklapenaren Munduko Eguna dela ospatzeko, naturak arte-sorkuntzarako eskaintzen dituen aukera ugarirekin esperimentatzeko gonbidapena luzatzen dute balio ekologikoak sustatzen dituzten tailer hauek.

Inspirazio bila, Tarsila do Amaral artistaren margolanetara hurbilduko gara. Haren lanetan agertzen diren mendi, ibai, baso, landare tropikal eta zeruek Brasilgo aberastasuna goratzen dute eta natura oniriko eta surreala irudikatzen dute. Bere obran flora eta fauna gogorarazten dituzten forma organiko sinplifikatuak aurki daitezke, guztiz iradokitzaileak. Aurrena, erakusketa ezagutuko dugu abiapuntu gisa, artearen eta naturaren arteko harreman sakona aztertzeko. Museoaren inguruan dauden elementu naturalei arretaz begiratuko diegu —lore bat, hosto bat, belarra, makila txiki bat—. Ondoren, aurkitutako forma horiek marraztuko ditugu, sintesi-ariketa batean sinplifikatuz. Tintak aplikatu eta gero, irudi horiek oihalezko poltsa batean estanpatuko ditugu.

Proposamen artistiko esperimental horrek gure ingurumen hurbilenarekin konexio handiagoa sustatzeko baliabideak eskaintzen ditu, eta naturak sortzeko eskaintzen dizkigun aukera ugariak transmititzen ditu. Tailerrak familia osoak parte hartzeko eran diseinatu dira. Adin guztietako pertsonentzat egokituta daude, eta haien interesak eta trebetasunak edozien izanda ere, esperientzia aberasgarri eta esanguratsu batez gozatu ahal izango dute, askatasun osoz arituko baigara lankidetza-giroan.

Maiatzak 17, larunbata: 3–5 urte (gaztelaniaz)
Maiatzak 24, larunbata: 3–5 urte (euskaraz)
Iraupena: 120 min
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Saioaren gidariak: Mertxe Periz, Maider Ugarte
Plaza-kopurua mugatua da

 

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:15

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.