
Marrazketa-ikastaroa: Marrazten ikasten. Barrutik kanpo aldera: Marraztu eta mugitu! (Larunbatak)
Prezioa
42 € Lagunek / 54 € publikoak oro har. Saio solteak, lekua egonez gero: 7 € Lagunek / 9 € publikoak oro har
Zatoz marraztuz eta mugituz dibertitzera, zure gorputza eta inguruan duzun espazioa deskubritzen dituzun bitartean!
Tailer honetan, marraztu egingo dugu eta mugitu egingo gara, gure gorputza barrutik nola sentitzen den eta inguratzen gaituen guztiarekin nola konektatzen den jakiteko. Zer egingo dugu?
- Sentitzen duguna ezagutuko dugu: emozioak, ametsak eta imajinatzen duguna marraztuko ditugu.
- Gure barrura begiratuko dugu: arnasketaren erritmoan eta gure bihotza entzunez marraztuko dugu.
- Gorputza mugituko dugu: jarrera eta keinuekin jolastuko dugu gure gorputzaren mugimendutik abiatuta.
- Mundua gure gorputzarekin esploratuko dugu: objektuak, espazioak eta beste pertsona batzuk behatuko ditugu, horiek marrazteko.
Programa
Urriak 18: Gure barrua marrazten
Nola sentitzen dugu gure gorputza barrutik? Marrazten asmatuko zenuke? Itxi begiak arnasketa sentitzeko eta bihotzaren taupadak entzuteko.
Urriak 25: Gorputzaren mapa
Marraztu "mapa" bat gizakiaren gorputza barrutik ikertzeko. Organo garrantzitsuenak ez ezik, eskeletoa eta zirkulazio-sistema ere kokatzen ikasiko dugu.
Azaroak 1: Erritmoa eta adierazpen grafikoa
Utzi erritmoari zure eskua gidatzen: zein abiaduratan marrazten duzu lerro bakoitza? Aztertu soinuak eta erritmoak nola eragiten duten mugimenduan eta adierazpen artistikoan, entzumenaren, emozioaren eta keinuaren arteko konexioa garatuz.
Azaroak 8: Larruazala eta jantzia
Larruazalaren bidez eguzkiaren beroa edo itsasoko uraren hotza sentitzen dugu; baina gorputza estaltzen duen zerbait izateaz gain pertsonek, animaliek eta eraikinek ere zerbait adierazteko, babesteko edo mimetizatzeko baliatzen duten azalera da. Tigreek zergatik dituzte marrak? Nolakoa da Guggenheim Bilbao Museoaren “azala”?
Azaroak 15: Maskara-tailerra
Aspalditik erabili dira maskarak mundu osoan, bai jaietan, bai antzezlanetan, bai dantzetan, bai erritualetan…; batzuetan jolasteko, beste batzuetan babesteko edo istorioak kontatzeko. Maskarek botere berezia dute: janzten ditugunean, zerbait aldatzen da. Sortu zure maskara eta ikusi nola sentiarazten zaituen.
Azaroak 22: Ohiz kanpoko ibilbideak
Gure inguruan dugun espazioaren esperientzia berri bat izango dugu, ingurunea esploratuko baitugu gorputza tresna gisa erabilita. Espedizio batean bezala, distantziei, soinuei eta pasabideen, korridoreen, atalaseen edo sabaien egiturei erreparatuko diegu. Jakingo zenuke ibilbide horiek marrazten?
Saioaren gidariak: Raul Dominguez Pazo eta Monica Martinez
Adina:: 6–10 urte
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
42 € Lagunek / 54 € publikoak oro har. Saio solteak, lekua egonez gero: 7 € Lagunek / 9 € publikoak oro har