Laberintos
Familiak
Urriak 18, larunbata, eta urriak 19, igandea

Labirintoak (Adina: 3–5)

Prezioa

Dohainik

Informazio gehiago

3–5 urte artekoentzako jardueretan, gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat

Labirintoek gure irudimena pizteaz gain, nahasmenak, aukera anitz, jolasak eta abenturak gogora ekartzen dizkigute. Horietan barna bidea aurkitu nahi dutenentzako erronka ere badira.

Richard Serra artistaren Denboraren materia multzoa osatzen duten eskulturak zeharkatzen ari garenean eraldatzen ari den labirinto magiko bat etor dakiguke burura eta mugimenduan dagoen espazioaren sentsazioa izango dugu. Eskultura horiek ikertuko ditugu hainbat zentzumen erabilita (ukimena, entzumena eta ikusmena), eta urrats bakoitzean harrituko gaituzte. Serraren instalazioan eta Minotauroarena bezalako labirinto klasikoetan oinarrituta, geure labirintoa sortuko dugu, dibertsioz beteta.

Saioaren gidaria: Maushaus

Urriak 18, larunbata: 3–5 urte (gaztelaniaz)

Urriak 19, igandea: 3–5 urte (euskaraz)

Iraupena: 90 min

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

Dohainik

Informazio gehiago

3–5 urte artekoentzako jardueretan, gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat