FILBERLIN
Eszenan
Urriak 4, larunbata

Kontzertuen zuzeneko emanaldia Berlingo Orkestra Filarmonikoa

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 19:00

Daniel Barenboim maisu handiak, Berliner Philharmoniker-eko Ohorezko zuzendariak, Franz Schubert eta Ludwig van Beethoveni eskainitako programa aurkeztuko du.

Zuzeneko emanaldi honetan, Berlingo Orkestra Filarmonikoaren eskutik Schuberten 7. Sinfoniaz gozatu ahal izango dugu. Amaitu gabeko pieza da eta Erromantizismoaren arimaren sakonera gerturatzeko aukera emango digu, misterioan bilduta. Schuberten lan hori Beethovenen Zazpigarren Sinfoniarekin kontrajarrita joko dute, hori baikortasuna eta borrokarako espiritua adierazten duen obra izanik.

Berlin Digital Hall-ekin eta Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin elkarlanean antolatutako jarduera, Museoaren TopARTE programaren baitan.

Konexio teknikoa: Berlin Digital Hall

Iraupena, gutxi gorabehera: 120 min

Garaiz iritsi, mesedez. Behin saioa hasita, ezingo da Entzungelara sartu

Jarduerak eta programak aldaketak izan ditzakete

 

TopARTE

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 19:00