
Jolas sentsorialak. Sentitu, jolastu, sortu (Adina: 6–10)
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Refik Anadolek Museoko in situ erakusketa-sailerako sortutako murgiltze-obrarekin lotutako sormen-esperientzia bat bizitzera gonbidatzen zaituztegu. Zentzumen guztiak —ukimena, usaimena, dastamena, ikusmena eta entzumena— erabiliko ditugu gorputzaren mugimendu osoa aktibatzera bideratutako proposamenotan; era horretan, ingurunearekin konektatzeko modu berriak aurkituko ditugu, artearekin mimetizatuko gara eta bidaia magiko bat egingo dugu.
Arkitektura bizia: Gehry deitzen da Refik Anadolek sortutako ikus-entzunezko instalazioa. Hain zuzen ere, Frank Gehryren arkitekturari buruzko artxiboekin elikatuta, adimen artifizial (AA) bidez sortutako irudiak proiektatzen dira bertan eskala handian. AAk datuak berrinterpretatzen ditu, eta etengabe mugitzen diren konposizio abstraktu bilakatzen ditu modu poetikoan. Puntuak eta koloreak batu egiten dira, eta amets edo haluzinazio bihurtzen dira gure irudimena, emozioak eta harritzeko gaitasuna piztuko dituen ingurune murgiltzaile batean. AAk eratzen duena berrinterpretatuz, koloreak geure eskuekin konbinatuko ditugu jarduera honetan, egiten dugunari gure estilo pertsonala, emozioak eta subjektibotasuna emanez. Zentzumenek eta intuizioak gidatuko gaituzte ekintzaz, sormenez eta dibertsioz betetako bidaia berezi honetan.
Saioaren gidaria: Ismene Madariaga
Ordua: 12:15, 6–10 urteko talde bat
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia