Experiencias-de-juego-arcilla
Familiak
Maiatzak 10, larunbata

Jolas-esperientziak. Beste dimentsioa (Adina: 6–10)

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Zer aurkituko duzu? Jolaserako gune libre bat, non buztina izango baituzu jolas-gai nagusi, baita haren moldakortasuna probatzeko bestelako tresna batzuk ere. Richard Serraren Denboraren materia instalazioan inspiratutako proposamen honek aukera emango dizu Museoko eskulturak birsortzeko edo zure pieza hutsetik hasteko, zure eskuen erritmoari jarraituz.

Buztinarekin gozatzeko gonbidapen bat da, egiturarik gabeko jolaserako material horrek aukera mugagabeak eskaintzen baititu. Serraren ustez, lanaren funtsa ekintzan eta materialen ezaugarri espezifikoetan dago, eta ideia horretan oinarritzen da esperientzia hau. Hemen ez da gidatutako zereginik planteatzen; alegia, inork ez digu esango zer egin eta zer ez. Ameriketako Estatu Batuetako eskultore minimalista hark bezala, prozesuari erreparatuko diogu guk. Azken produktuak ez du leku nagusia hartzen, jolas honen funtsa ekintzan bertan baitago, harridura eta emozioa nagusi direla.

Ekimenari esker, gizakiak aukera ezberdinak planteatzeko eta berezko jakin-mina elikatzeko duen joera askatuko dugu, “baldin eta…?” galdetuta. Aldi berean, jolasak gure alderdi irudimentsuena zabaltzera animatzen gaitu Museoa bezalako esparru bizigarrian. Hain zuzen ere, proposamen iragankorra da, unean bertan gertatzen dena, eta egiten den lanak ez du behin betiko itxura fisikorik hartuko. Beraz, ikerketaz eta sorkuntzaz gozatu ahal izango duzu zure erritmora, eta bizitasun kolektiboaren sentsazioarekin dibertitzeko aukera ere izango duzu.

Saioaren gidaria: VACA rules!
Ordua: 12:15, 6–10 urteko talde bat
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia