
Arte-gosariak… Gustuko al duzu solasean aritzea? [+65]
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Liburutegia eta aretoak, 10:30
Museoko boluntario-programarekin elkarlanean egiten dugun ekimenak gai berri bat izango du ardatz oraingoan: Bilduma-zaletasunaren formatuak artean.
Jarduera honen asmoa elkarrizketarako elkargune bat eskaintzea da, kulturan oinarritua, bertan bat egin dezaten denbora, kezkak, esperientziak eta gaurkotasuneko gaiei buruzko iritziak partekatzeko gogoz diren 65 urtetik gorako pertsonek eta Museoko boluntarioek. Giro hurbil eta lasaian egiten diren hizketaldiak dira, eta lotura izaten dute unean uneko erakusketekin nahiz Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumarekin. Arte-gosariak saio hau osatzeko, Museoaren Bildumako funtsen erakustaldi berrian ikusgai dauden zenbait obra ezagutzeko bisita egingo da.
65 urtetik gorakoentzat
Iraupena: 90 min
Plaza-kopurua mugatua da
Jarduerak aldaketak izan ditzake
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Liburutegia eta aretoak, 10:30