
Books Alive! Rounded Giant Landscape (Adina: 3–5)
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.
Sortu ezazu zeure mundu fantastikoa material ugari erabiliz eta Tarsila do Amaralen pinturetan barra-barra agertzen diren forma kurbatuak oinarri hartuta. Jarduera hau Tarsila do Amaral artista brasildarraren forma biribildun paisaia koloretsu iradokitzaileetan inspiratuta dago. Museoan dauden haren koadroen eszena zirraragarriak aztertuko ditugu, eta haren konposizioak erreferentzia moduan hartuko ditugu mundu fantastiko propioa sortzeko. Halaber, istorio dibertigarri bat entzungo dugu. Ipuinaren protagonistak ertzik eta puntarik gabeko lur bat aurkituko du, non biztanleek duten justiziaren ikuspegiak ongia egitera eramaten dituen.
Hainbat material (leunak eta bigunak, gogorrak eta zimurrak) erabilita, eszena bat eraikiko dugu: kuxinak pilatuz mendiak eraikiko ditugu, oihalak gehituz ibaiak sortuko ditugu, eta gure paisaia erraldoian bizi diren pertsonaiak asmatuko ditugu. Jolasez eta irudimenez betetako esperientzia honetan, taldeko esplorazioa eta sormena sustatuko dira.
Maiatzak 25, igandea
Saioaren gidaria: Monica Rodríguez-Curiel
Adina: 3–5 urte
Iraupena: 120 min
Hizkuntza: ingelesa
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.