
Books Alive! Letter Adventure
Prezioa
5€ Lagunek / 7€ publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.
Presta zaitez Museoan abentura bikain bat bizitzeko! Ezagutu ezazu letraz, hitzez eta marrazkiz betetako leku magikoa. Tenplu berezi eta misteriotsu honek istorio sekretuak kontatzen ditu eta bertan sartzen dena harrituta uzten du. Abentura bermatuta dago.
Liburutegian, umorez betetako istorioak entzungo dituzu. Jarduera ludiko honetan zure irudimena piztuko duzu eta Ingelesezko ahozko komunikazioa lantzen hasteko aukera izango duzu. Era berean, letrak bilatu eta eraldatu egingo ditugu, haiekin alde guztietatik inguratuko zaituzten hitz asmatuen edo errealen jolas erraldoi bat eraikitzeko.
Saioaren gidaria: Catalina Martínez-Moro
Adina: 3–5 urte
Iraupena: 120 min
Hizkuntza: ingelesa
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5€ Lagunek / 7€ publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.