
Baby Art
Prezioa
7 € Museoaren Lagunek / 9 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, larunbatetan 11:00etan eta 16:30an; igandeetan 11:00etan.
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.
Baby Art jarduera estimuluz jositako jolaserako gunea da, haurtxoen eta beren familien arteko hartu-emana sustatzera bideratua Museoko artelanak elkarrekin ezagutuz joan ahala.
Hiruhileko honetan, Richard Serraren obra eta udazkenaren etorrera izango dira jarduera honen abiapuntuak, eta artea, mugimendua eta natura uztartzen dituen ibilbide sentsoriala proposatuko da. Udazkeneko kolore beroek, ehundurek, soinuek eta erritmoek espazioa esperientzia murgiltzaile bihurtuko dute, eta, era horretan, haurtxoek askatasunez mugitzeko eta materialak sentitzeko aukera izango dute, Serraren eskulturen forma monumentalak gogorarazten dituen espazio batean, haien jakin-mina eta pertzepzioa estimulatuz.
Urriak 4, larunbata, eta urriak 5, igandea: 12–24 hilabete (gaztelaniaz)
Urriak 11, larunbata, eta urriak 12, igandea: 24–36 hilabete (euskaraz)
Urriak 18, larunbata, eta urriak 19, igandea: 6–12 hilabete (gaztelaniaz)
Urriak 25, larunbata, eta urriak 26, igandea: 24–36 hilabete (gaztelaniaz
Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Mertxe Periz eta Monica Rodriguez-Curiel
Adina: 6–36 hilabete
Iraupena: 120 min
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
7 € Museoaren Lagunek / 9 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, larunbatetan 11:00etan eta 16:30an; igandeetan 11:00etan.
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.