baby-art
Familiak
Larunbatak 3, 10, 17 eta 24; Maiatzak 4, 11, 18 eta 25 igandeak

Baby Art

Prezioa

7 € Lagunek / 9 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.

Jarduera honetan, mugimendua baliabide artistiko moduan aztertuko dugu, eta, horretarako, gorputz osoa eta haren aukera dinamikoak erabiliko ditugu sortzeko modu gisa. Jiratuz, jauzika, irristatuz, dantza eginez… bi lengoaia batuko ditugu: arte plastikoarena eta gorputz-adierazpenarena. Estimulu eta jolaserako gune gisa sortua da Baby Art, eta, Museoa ezagutzen duten bitartean, familien eta haien haurtxoen arteko interakzioa sustatzeko diseinatuta dago.

Richard Serra, Sol Lewitt edo Refik Anadolen instalazio erraldoietan barrena ibiltzeak esperientzia paregabeak eragiten ditu. Koloretako zintak erabiliko ditugu artelanak ezagutzeko egiten ditugun ibilbideak airean margotu ahal izateko. Ekintzaz eta esperimentazioz beteriko tailer honetan, mugimendua paper gainean jasoko dugu koloreak baliatuta, trazu geldo eta leunekin zein azkar eta kementsuekin.

Gorputzaren dinamismoak espazioa koloreztatuko du: pinturaz bustitako objektuak arrastatuko ditugu, paper gainean aztarnak utziko ditugu, lurrean edo hormetan jarritako euskarrien gainean mugimenduak eginez margotuko dugu edo pilotak hara eta hona ibiliko ditugu uzten dituzten arrastoekin harritzeko. Ingurune magikoa da, eta, bertan, haur bakoitzak jolastu, esploratu eta sortu egingo du bere interesen eta lehentasunen arabera.

Maiatzak 3, larunbata, eta maiatzak 4, igandea: 12–24 hilabete
Maiatzak 10, larunbata, eta maiatzak 11, igandea: 24–36 hilabete
Maiatzak 17, larunbata, eta maiatzak 18, igandea: 6–12 hilabete
Maiatzak 24, larunbata, eta maiatzak 25, igandea: 24–36 hilabete

Saioaren gidariak: Mónica Martínez, Mertxe Periz, Mónica Rodríguez-Curiel
Adina: 6–36 hilabete
Iraupena: 120 min
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

7 € Lagunek / 9 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.