
Artea & mugimendua
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.
Marrazkiaren eta mugimenduaren artean egon daitekeen harremana aztertzeko saioa. Eskuarekin marrazteaz gain, gorputz osoak hartuko du parte sormen-ekintzan.
Jauzi egitea, pirritan ibiltzea, barre egitea, dantza egitea edo espazioan barrena mugitzea bezalako jardueren bidez, gure ekintza fisikoak trazu grafikoan nola eragiten duen esperimentatuko dugu, eta, alderantziz, trazuak mugimenduan. Kontuz! Barrea eta emozio handia eragin dezake jolasak! Eta onena da ez duzula marrazten jakin behar, ezta dantzatzen ere. Zure familiarekin, bikotearekin edo bakarka mugitu ahal izango zara. Ikuspegi horri esker, askotan bereizitzat jotzen diren bi lengoaiaren arteko batasuna azter dezakezu; hots, mugimenduaren eta marrazkiaren artekoa, Simona Lobefaroren eta Alessandro Lumareren (Segni Mossi) ikerketa-prozesuan inspiratuta.
Saioaren gidaria: VACA rules!
Ordua: (bi saio) 10:15, 3–5 urteko talde 1; 12:15, 6–10 urteko talde 1
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.