
Artea &…
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.
Artea & musika: partitura grafikoak
Otsailak 15, igandea
Tailer honek zeure partitura grafikoak sortu eta interpretatzeko aukera eskainiko dizu nota tradizionalen ordez marrazkiak eta sinboloak darabiltzan notazio musikala erabiliz. Partitura konbentzional batean bezala, partitura grafikoetan denbora, altuera eta intentsitatea bezalako dimentsioak erregistratzen dira, eta haurrek, sormena aske utzirik, esperientziaren bidez barneratuko dituzte kontzeptu horiek. Tailerrak lengoaia desberdinak uztartzen ditu —musika, arte plastikoak eta arte eszenikoak—, eta aukera ematen die familiei musika diziplina oro gainditzen duen modu irudimentsuan bizitzeko, erreprodukzio hutsaz harago.
Saioaren gidaria: Adria Parravicini
Artea & mugimendua: gorputzarekin marrazten
Otsailak 22, igandea
Marrazkiaren eta mugimenduaren artean egon daitekeen harremana jorratzeko saioa dugu honako hau. Ez duzu eskuarekin soilik marraztuko: gorputz osoak hartuko du parte sormen-ekintzan. Jauzi eginez, biraka ibiliz, barre eginez, dantzatuz edo espazioan zehar mugituz, ekintza fisikoak trazu grafikoan —eta alderantziz— zer-nolako eragina izan dezakeen ikusiko dugu.
Adi! Jolas honek emozio handia eta barre-algarak eragin ditzake. Eta onena da ez daukazula marrazten edota dantzatzen jakin beharrik.
Familiarekin, bikoteka, bakarka… mugitu ahal izango zara. Jardueran landutako ikuspegia Simona Lobefaroren eta Alessandro Lumareren (Segni Mossi) ikerketa-prozesuan inspiratuta dago, eta aukera eskaintzen du askotan bereizitzat jotzen diren bi lengoaiaren arteko batasuna aztertzeko: mugimendua eta marrazkia.
Saioaren gidaria: VACA rules!
Ordua: 10:15, 3–5 urte arteko talde bat; 12:15, 6–10 urte arteko talde bat
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

