Visitas-guiadas
Beste jarduera batzuk
Urriak 1, asteazkena

Adinekoen nazioarteko eguna

Prezioa

Museorako sarrera murriztua, erretiratuentzako tarifa: 7,5 €

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, doako bisita oso bereziak eskainiko ditu Museoak, eraikina eta ikusgai dauden obra batzuk ezagutzeko.

Doako bisita horietan, Museoko boluntarioak beren espazio eta artelan gogokoenei buruz arituko dira ibilbidean parte hartu nahi duten adineko herritarrekin. Gainera, Museoaren proiektua nola sortu zen gogoratuko dugu, nola eboluzionatu duen hiriaren barruan urteen poderioz, eta, zergatik ez, etorkizunak ekar diezagukeenaz ere hitz egingo dugu. Topaketa ludikoa, soziala, pozgarria, inklusiboa eta lasaia izango da, eta oraindik Museoa bisitatu ez duten edo berriro bisitatu nahi duten adineko pertsona askoren eguneroko martxan jarduera desberdin bat egiteko aukera eskainiko du. Ongi etorri!

Ordutegiak: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea txarteldegian eta webgunean

Iraupena, gutxi gorabehera: 45 min

Plaza-kopurua mugatua da

Jarduerak aldaketak izan ditzake

Prezioa

Museorako sarrera murriztua, erretiratuentzako tarifa: 7,5 €

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia