Concurso IA
Irailaren 10etik 30era

AA lehiaketa

Informazio gehiago

- Lehiaketaren hasiera: irailak 10, 2025
- Lehiaketaren amaiera: irailak 30, 2025
- Irabazleen aukeraketa: urriak 6, 2025
- Sari-banaketa: urriak 8, 2025

Euskaltel Fundazioak eta Guggenheim Bilbao Museoak IMAJINATU ETORKIZUNA izeneko adimen artifizial (AA) lehiaketa antolatu dute, Google Cloud-en lankidetzarekin.

“Inspirazioz betetako konexioak: artea eta teknologia etorkizun gizatiarragoa lortzeko” lelopean, hausnarketa egitera gonbidatzen zaitugu: telekomunikazioen eta artearen arloetako berrikuntzak nola adieraz ditzake hurbiltasuna, tokian tokiko nortasuna eta iraunkortasuna bezalako balioak?

Nola parte hartu:

Sartu lehiaketaren plataformara, bete jarraibideak, idatzi prompt bat AA generatiboak irudi bihurtu dezan —gehienez 5 aukera dituzu—, hautatu zeinekin parte hartu nahi duzun, eta aurkeztu irudi hori lehiaketan.

Aurkeztutako irudiak plataforman agertuz joango dira, eta 10 finalista aukeratuko dira lehen hautaketa batean.

Finalisten artean lau irabazle aukeratuko dira: hiru epaimahaiak izendatuko ditu, eta bat herritarren botoaren bidez hautatuko da.

Epaimahaiak izendatutako hiru irabazleek sari hauek jasoko dituzte:

  • Azken belaunaldiko gama altuko smartphone bat, adimen artifizialean oinarritutako funtzionalitate aurreratuak dituena (5G, 256 GB)
  • Urtebeteko bazkidetza Guggenheim Bilbao Museoaren Lagun bezala
  • Guggenheim Bilbao Museoaren online arte-ikastaroak doan egiteko aukera bazkidetza-urte horretan zehar
  • Google Nest Hub gailu bana
  • AAri buruzko online prestakuntza
  • Google Cloud Summit-erako sarrera bana (Madril, 2026ko maiatza)

Publikoaren botoaren bidez aukeratutako irabazleak sari hauek jasoko ditu:

  • Azken belaunaldiko gama ertaineko smartphone bat, adimen artifizialean oinarritutako funtzionalitate aurreratuak dituena (5G, 128 GB)
  • Urtebeteko bazkidetza Guggenheim Bilbao Museoaren Lagun bezala
  • Guggenheim Bilbao Museoaren online arte-ikastaroak doan egiteko aukera bazkidetza-urte horretan zehar
  • Google Nest Audio gailu bat
  • AAri buruzko online prestakuntza
  • Google Cloud Summit-erako sarrera bat (Madril, 2026ko maiatza)

Lehiaketara sartu

Informazio gehiago

- Lehiaketaren hasiera: irailak 10, 2025
- Lehiaketaren amaiera: irailak 30, 2025
- Irabazleen aukeraketa: urriak 6, 2025
- Sari-banaketa: urriak 8, 2025