
Kolore-hormak (Adina: 3–5)
Prezioa
Dohainik
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00
Informazio gehiago
3—5 urteko taldearen kasuan, jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat
Sol LeWitt Horma-irudia inspirazio-iturri hartuta, gune berri bat eraikiko dugu kolorez betetako forma geometrikoak eta egitura arkitektonikoak erabilita.
Sol LeWitten obra ikusterakoan konturatuko gara behin eta berriro errepikatzen eta elkartrukatzen diren unitate bakunetan egituratuta dagoela. Espazioaren baitako pertzepzio- eta mugimendu-dinamika baten bidez, esku-hartze artistikoa osatzen duten koloreak eta haien artean sortzen diren hartu-emanak aztertuko ditugu, eta zer-nolako emozioak eta sentsazioak eragiten dituzten hautemango dugu.
Gainera, margolan handi bat egiteko ez dela bastidorerik eta oihalik behar ikasiko dugu, arkitektura bera izan daitekeela euskarri. Konturatuko gara, halaber, askotan ideiak objektu artistikoa bera baino garrantzitsuagoak direla.
Azkenik, koloretako pieza geometriko handiak batuz, barruan sartzeko moduko egitura bat eraikiko dugu guztion artean, eta bertan jolastuko gara. Eta gero, parte-hartzaile bakoitzak bere maketa propioa egingo du dibertitzeko gune koloretsu bat diseinatzeko.
Saioaren gidaria: Maushaus
Maiatzak 17, larunbata: 3–5 urte (gaztelaniaz)
Maiatzak 18, igandea: 3–5 (euskaraz)
Maiatzak 24, larunbata: 3–5 urte (euskaraz)
Maiatzak 25, igandea: 3–5 urte (gaztelaniaz)
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Iraupena: 90 min
Plaza-kopurua mugatua da
Museoaren Lagunentzat soilik
Prezioa
Dohainik
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00
Informazio gehiago
3—5 urteko taldearen kasuan, jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat