Jeff Koons
Hezitzaileak
Otsailak 24 eta 26

Orientazio-saioa: Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma

Prezioa

Dohainik

Museoko hezkuntza-lantaldearen laguntzaz bisita bat prestatzeko saioa. Museoaren azken erosketak, dohaintzak eta maileguak biltzen dituen aurkezpen berria ezagutzeko bisita barne hartzen du. Gerraostetik gaur egunera arteko bidaia artearen historian zehar, Jenny Holzer, Jean-Michel Basquiat, Andy Warhol, Jeff Koons edo Helen Frankenthaler bezalako artista ezagunen 50 lan baino gehiagoren bitartez. Sortzaileek emozioak, ideiak eta gaiak lengoaia eta estilo desberdinen bidez nola adierazten dituzten aztertzeko aukera paregabea.

Ordua: 17:00
Iraupena: 90 minutu


Jeff Koons
Bob Tail, 1991
Zurezko eskultura polikromatua
136,5 × 332,7 cm
Ed.: 3/3 + AP
Inge Rodenstock Bildumaren epe luzeko mailegua
Guggenheim Bilbao Museorako
© Jeff Koons

Prezioa

Dohainik