Aventuras-art
Familiak
Urtarrilak 10, 17 eta 24, larunbatak; urtarrilak 11, 25 eta otsailak 1, igandeak

Abentura artistikoak. Moztu, ezagutu eta eraldatu

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat

Tailer honetan Lucio Fontana bezalako artistak izango ditugu inspirazio-iturri. Fontanak zuloak eta ebakiak egiten zituen mihiseetan, koadroaz haratago dagoena bilatu nahian. Beste sortzaile batzuen lana ere hartuko dugu kontuan, nola diren Tàpies edo Chillida; azken horiek materia urratu edo kendu egin zuten beren lanetan, espazioarekin esperimentatzeko.

Espazioak nola sortu ikertuaz, argia pasatzen uzten duten “leihoak” eta “zuloak” egingo dituzte parte-hartzaileek. Elementuak ere gehitu ahal izango dituzte, batzuk besteen gainean jarrita, formak eta koloreak zenbateraino aldatzen diren ikusteko. Helburua da ikertzea, esperimentatzea eta hutsuneak, zuloak edo markak ere artelan baten parte izan daitezkeela jakitea.

Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Mónica Martínez, Mónica Rodríguez-Curiel, Maite Ruiz

Urtarrilak 10, 17 eta 24, larunbatak (gaztelaniaz); urtarrilak 11, 25 eta otsailak 1, igandeak (euskaraz)

Adina: 3–5 urte

Iraupena: 90 min

Hizkuntza: euskara eta gaztelania

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat