Ikasi

Irakasmundua

Irakasle gisa hezkuntza-eragile protagonista eta ezinbestekoa zaren aldetik, ZURETZAT eta
ZURE IKASLE TALDEARENTZAT diseinatutako hainbat jarduera eta programatan parte har
dezakezu. Zuentzat egokitu ditzakezu gainera, zuen interesen, denboraren edo beharren
arabera. Baliabide eta tresna digital ugari ez ezik, Artea ikasbide programa berritzailea ere
antolatzen du Museoak.

Babeslea:

Occident

ZURE IKASLE TALDEARENTZAT

visitas escolares scaled 1

ESKOLA-BISITA

Parte hartzeko diseinatutako ibilbideak, Museoko taldeek dinamizatuak. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, LHko eta HHEko ikasle-taldeentzat dira. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Ordutegiak: 10:30 eta 12:15, asteartetik ostiralera.
Iraupena: 90 minutu
Prezioa: 40€/taldeko

Erreserba
visitas autogestionadas escolares guggenheim bilbao

BISITA AUTOGIDATUA

Zuen ikasleek Museora egingo duten bisita dinamizatuko duzuen hezitzaileentzat.
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, LHko eta HHEko ikasleentzat.
Ordutegiak: 11:00, 13:00, 15:00 eta 17:00, asteartetik ostiralera, eta 13:00 eta 15:00, larunbat eta igandeetan.
Doan.

Erreserba
lta scaled 1

Artistek ikastetxean ematen duten programa esklusiboa eta berritzailea, curriculumeko arloak indartzearren. 20 saio. Doakoa. 

Lehen Hezkuntzako ikasleak.

taller infantil

Guggenheim Bilbao Museoarekin konektatzeko bide berri bat. Parte hartu gure hezkuntza-komunitatea zabaltzen eta sar zaitez baliabide didaktiko esklusiboetara eta zuretzat eta zure ikasgelarentzat antolatutako jarduera guztietara.

ZURETZAT

sesion orientacion educadores guggenheim

Orientazio-saioak

Erakusketak ezagutzeko bisitak Museoko hezkuntza-lantaldearen laguntzaz prestatzeko saioak (erakusketara bisita barne).

Programetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da ikastetxearen ziurtagiria aurkeztea. Ez da laguntzailerik onartuko erreserba aldez aurretik egin ezean.

Lagun diezaiogun elkarri: bisita bakoitzean parte hartu dezakeen pertsona-kopurua mugatua da, beraz, bertaratzerik ez baduzu, ezinbestekoa da abisatzea beste hezitzaile batzuek etortzeko aukera izan dezaten.

Barbara Kruger: Another day. Another night: urriak 7 eta 9
Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia: azaroak 18 eta 20
Lurraren arteak: urtarrilak 27 eta 29
Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma: otsailak 24 eta 26
Ruth Asawa: apirilak 21 eta 23

Ordutegia: 17:00–18:30, astearteetan euskaraz eta ostegunetan gaztelaniaz

Erreserba
Acceso gratuito

Doako sarbidea

Erakusketa berriak nork bere kasa bisitatzeko eta ezagutzeko.

Programetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da ikastetxearen ziurtagiria aurkeztea. Ez da laguntzailerik onartuko erreserba aldez aurretik egin ezean.

Barbara Kruger: Another day. Another night: irailak 23 eta 24
Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia: azaroak 11 eta 12
Lurraren arteak: urtarrilak 20 eta 21
Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma: otsailak 10 eta 11
Ruth Asawa: apirilak 14 eta 15

Ordutegia: 10:00–19:00

Erreserba