Artes de la Tierra
Une honetan ikusgai

Lurraren arteak

2025.12.05 - 2026.05.03

Lurraren arteak erakusketak azken hamarkadetako praktika artistikoan gertatu diren eraldaketen berrirakurketa egitea proposatzen du gero eta nabarmenagoa eta zabalagoa den ingurumen-krisi honen baitan. Jakintza-alor ugari biltzen dituen askotariko kartografia bat marraztuz, tresnen, prototipoen eta hipotesien inbentario posible bat eskaintzen digu erakusketak. Baina ez ditu zer egin, zer pentsatu eta zer sentitu beharko genukeen agintzeko “preskripzio” moduan aurkezten, modu dokumentalean baizik, gutxienez azken hirurogei urteotan ekoizpen estetikoak jasan duen norabide-aldaketaren ezaugarriak jasoz, bai materialei dagokienez, bai horien gaineko kontzientziari dagokionez. Eraldaketa horren lekuko ditugu hainbat obra historiko, partez edo osorik berreraikiak, birsortuak edo berraktibatuak, bai eta betiko iraun nahia izan ordez artearen ekonomia zirkularrari bidea irekitzen dioten zenbait pieza garaikide ere. Existitzeko, sorgune dauzkaten (eta noizbait berriro beren gain hartuko dituzten) ekosistemak mantentzea ezinbestekoa duten artelanak dira, beraz.

Iragan hurbileko hainbat belaunalditako artistak, oso kultura desberdinetakoak denak ere, antzeko kezkak jorratzen aritu izan dira: nola egin lan lurrarekin, lurrak zaindua eta indartua izateko hainbesteko beharra duen garaiotan? Nola prezatu eta ordaindu haren dohainak behar bezala? Nola ikasi lurrak eskaintzeko duenetik, berezkoa duen aberastasunaz gabetua dirudien honetan? Lurzoruak eraikuntzarako duen potentzialak eta lurraren osagai diren substantziek eskulturaren, arkitekturaren, diseinuaren edo paisajismoaren formulazio klasikoetatik askoz harago garamatzate. Lurzorua —zentzu zehatz, hurbil eta dinamikoan hartuta— etengabeko komunikazio eta trukerako gunea da, guztion onerako diharduten espezieen arteko elkartasun-eremua. Lurraren arteak erakusketa honetan, antzinako jakintzekin lotutako artelan, proiektu, dokumentu eta objektuekin batera ageri dira tokian tokiko material berriak —konpostagarriak nahiz birziklatuak— baliatzen dituen museografia bat, bai eta erakusketa-logistikaren ikuspegi berritzaile bat ere, Guggenheim Bilbao Museoak jasangarritasunarekin duen konpromisoa berresten eta hedatzen duena.


Aretoak: 201, 202, 203, 205, 206, 207, 209
Komisarioa: Manuel Cirauqui


Giuseppe Penone
Azazkala eta ereinotz-hostoak (Unghia e foglie di alloro), 1989
Beira eta ereinotz-hostoak
Eskaintza: artista eta Marian Goodman Gallery
Argazkia: Alex Yudzon

Erakusketa

Michelle-Stuart

Michelle Stuart
Desagertuak (Extinct), 1992
42 landare/hazi, eskuz egindako inprimaketa arrozezko paper gainean eta pinua
176,53 x 241,3 x 12 cm
ADA x Collection
© Michelle Stuart, Bilbao 2025

Artes de la Tierra

Delcy Morelos
Sorgin, 2025
Lurra eta lokatza zurezko egitura gainean
Neurri aldakorrak
Eskaintza: Delcy Morelos & Marian Goodman Gallery
© Delcy Morelos, Bilbao, 2025

Melsheimer 2V4A9096

Isa Melsheimer
Warden Case, 2023
Beira, lurra, haziak eta landareak (instalazioaren ikuspegia)
Eskaintza: artista eta Galerie Jocelyn Wolff, Paris
© Isa Melsheimer, Bilbao 2025
Argazkia: Studio Isa Melsheimer

Artes de la Tierra

Frederick Ebenezer Okai
Mariposa I (Butterfly I), 2022
Vasija de barro, malla de alambre soldada, luz y horno de leña encendido
299,7 x 386,1 x 137,2 cm
Cortesía del artista
© Frederick Ebenezer Okai, Bilbao 2025

Revivalfield10

Mel Chin
Biziberritze-eremua (Revival Field), 1991-orain
Argazkia: Landareak eta hesitura industriala hondakin arriskutsuen zabortegi batean. Proiektua abian da USDAko agronomo ikerlari nagusi Dr. Rufus Chaney-rekin lankidetzan
Artistaren eskaintza
© Mel Chin, Bilbao 2025

Sumayya Vally
Paradisuko laboreak (Grains of Paradise), 2024
Zurezko kanoa margotutako estaldurarekin
510 x 50 x 95 cm
Eskaintza: Vilvoordeko hiria, Belgika
© Sumaya Valley, Bilbao 2025
Argazkia: Brugues Triennial 224/Filip Dujardin

006 Grains of Paradise Sumayya Vally Bruges Triennial 2024 s Filip Dujardin
Agustin-Ibarrola-Mural-de-traviesas

Agustín Ibarrola
Titulurik gabea, d.g.
Pintura eta trenbide-trebesa tratatuak
265 x 550 x 14 cm
Eskaintza: Agustín Ibarrolaren oinordekoak eta Galería José de la Mano
© Agustín Ibarrola, VEGAP, Bilbao 2025
Argazkia: Teresa Ormazabal Artetxe