Budapest
Une honetan ikusgai

Budapesteko paper gaineko maisulanak

2025.02.28 - 2025.06.01

Budapesteko paper gaineko maisulanak erakusketa Guggenheim Bilbao Museoaren eta Budapesteko Arte Ederren Museoa – Hungariako Galeria Nazionalaren arteko lankidetzaren emaitza da. Hungariar erakunde entzutetsuak Antzinarotik XXI. mendera bitarteko nazioarteko artea erakusten du jendaurrean, baita Erdi Arotik gaur egunera arteko hungariar artea ere. Haren funtsetan bereziki aipagarria da Estanpa eta Marrazki Bilduma, bai hartzen duen denbora-tarteagatik bai biltzen duen obra-kopuruagatik: europar egileen 9.000 marrazkiz eta 100.000 grabatu inguruz osatuta dago.

Erakusketa honek XV. mendetik gaurdainoko paper gaineko artearen ikuspegi zabala aurkezten du lan-sorta ugari eta oparo baten bidez. Hautatutako ia 150 maisulanak izen handiko artistenak dir —hala nola Albrecht Dürer, Leonardo da Vinci, Rafael, Rembrandt, Francisco de Goya, Miklós Barabás, Henri de Toulouse-Lautrec, Pablo Picasso, Egon Schiele, Victor Vasarely, Vera Molnar, Judit Reigl, Dóra Maurer, Georg Baselitz, Katharina Grosse eta Gerhard Richter—, eta marrazkigintzaren eta grabatugintzaren mende luzeko tradizioaren erakusle dira. Lanek agerian uzten dute genero biak etengabe egon direla berrikuntzetara zabalik eta askotariko irtenbide formalen bila, eta marrazkiaren eta grabatuaren funtsezko ezaugarriak eta efektu estetiko bereizgarriak azpimarratzen dituzte.


Hamabi atal tematikotan dago antolatuta erakusketa. Horietako bakoitzean, garaian garaiko ezaugarri nagusiak azaltzeaz gain, marrazkigintzaren eta estanpagintzaren alorrean egondako gai eta interakzio nagusiak jorratzen dira. Hala, marrazkiak eta estanpak berezkoa duten teknika-aniztasuna aurkezten da jendaurrean eta, maila sakonagoan, haien funtzioak ere jartzen dira agerian, dena helburu nagusi batekin: marrazkiak eta grabatuak artearen historian izan duten garrantzia erakustea eta, mendeen joanean eta joera eta estilo aldaketa ugariak gorabehera, beren funtsari leial eutsi diotela nabarmentzea.

Era berean, Budapesteko Arte Ederren Museoaren Estanpa eta Marrazki Bildumaren historia aberats eta gorabeheratsuaren ikuspegi orokorra eskaintzen du erakusketak, hau da, Hungariako paper gaineko obra- bildumarik garrantzitsuenarena. Osagarri gisa, artxiboko hainbat dokumentu ere jasotzen ditu Esterházy hungariar noble familiaren funtsetatik abiatuta jaio zen bildumaren jatorria azaltzeko eta museoaren zuzendari, arte-arduradun eta komisario askoren ahaleginari esker erdietsitako lorpenen berri emateko.

Aretoak: 205, 206, 207, 209
Komisarioak: Kinga Bódi eta Marta Blàvia


Peter Paul Rubens (1577–1640)
Artistaren seme Albert Rubensen soslai-erretratua, ca. 1618–19
Klarion beltza eta sangina, lumaz eta pintzelez emandako tinta arrea eta ur-kolore arrea paper
gainean,
246 × 203 mm
AEM EMB; inb. zkia. 1745
Esterházy Bildumari erosia, 1871
© 2025 Museum of Fine Arts, Budapest

Erakusketa

Leonardo da Vinci

Leonardo da Vinci (Anchiano, 1452–Amboise, 1519)
Buru-estudioak, ca. 1504–05
Klarion beltz leuna edo ikatz-ziria eta sangina trazuak paper gainean
191 × 188 mm
AEM EMB; inb. zkia. 1775
Esterhazy Bildumari erosia, 1871
© 2025 Museum of Fine Arts, Budapest

Sarmingstein an der Donau

Albrecht Altdorfer (Ratisbona [?], ca. 1480–Ratisbona, 1538)
Sarmingsteinen ikuspegia Danubio ondoan, 1511
Lumaz emandako tinta beltza paper gainean
147 × 207 mm
AEM EMB; inb. zkia. 21
Esterházy Bildumari erosia, 1871
© 2025 Museum of Fine Arts, Budapest

Parmigianino

Parmigianino (Parma, 1503–Casalmaggiore, 1540)
Venus, Kupido armagabetzen, ca. 1527–30
Lumaz emandako tinta eta ur-kolore arrea, ukitu zuriekin,
klarion beltzaren gainean, arrosa-kolorez prestatutako paper gainean
188 × 143 mm
AEM EMB; inb. zkia. 1890
Esterházy Bildumari erosia, 1871
© 2025 Museum of Fine Arts, Budapest

Granja holandesa entre luces y sombras, 1635–36

Rembrandt Harmensz. van Rijn (Leiden, 1606–Amsterdam, 1669)
Holandar etxaldea, argi eta itzalen artean, 1635–36
Lumaz eta ur-kolore bidez emandako tinta arrea paper gainean
165 × 225 mm
AEM EMB; inb. zkia. 1576
Esterházy Bildumari erosia, 1871
© 2025 Museum of Fine Arts, Budapest

Jean-Antione Watteau

Jean-Antione Watteau (Valenciennes, 1684–Nogent-sur-Marne, 1721)
Estudio-orria, Emakumezko bi modelo eta oihalak, ca. 1717
Sangina, klarion zuria eta beltza paper beixa gainean
242 × 337 mm
AEM EMB; inb. zkia. 1912–719
Ferenc Kleinberger-en dohaintza Parisen, 1912
© 2025 Museum of Fine Arts, Budapest

Vista de Budapest, 1881

Rudolf von Alt (Viena, 1812–Viena, 1905)
Budapesten ikuspegia, 1881
Akuarela paper gainean
343 × 565 mm
AEM EMB; inb. zkia. 1933-2390
Bilduma Inperialetik transferitua, Viena, 1932
© 2025 Museum of Fine Arts, Budapest

Vincent van Gogh

Vincent Van Gogh (Zundert, 1853–Auvers-sur-Oise, 1890)
Nueneneko apaiz-etxeko lorategia neguan, 1884
Lumaz emandako tinta arrea ukitu zuriekin, paper gainean
515 × 380 mm
Inb. zkia. 1935-2791
Pal Majovszkyren dohaintza, 1934
© 2025 Museum of Fine Arts, Budapest

Egon Schiele

Egon Schiele (Tulln an der Donau, 1890–Viena, 1918)
Bi emakume elkar besarkatzen, 1915
Akuarela, gouachea eta arkatza paper gainean
482 × 327 mm
AEM EMB; inb. zkia. 1915-933
Galerie Arnoti erosia Vienan, 1915
© 2025 Museum of Fine Arts, Budapest

László Moholy-Nagy

László Moholy-Nagy (Bácsborsod, 1895–Chicago, 1946)
Konposizioa, 1922
Linografia paper gainean
200 × 150 mm
inb. zkia. L.68.16
Partikular baten dohaintza, 1968
© 2025 Museum of Fine Arts, Budapest

Dóra Maurer

Dóra Maurer (Budapest, 1937)
13 marra, 2016
Artxibo-pigmentuzko estanpa paper gainean
375 × 571 mm (bakoitza); 2200 × 1750 mm (guztira)
inb. zkia. L.2021.1.1–L.2021.1.13
Artistaren dohaintza, 2021
© 2025 Museum of Fine Arts, Budapest

Museoan

Budapest
Budapest
3035GaleriasBudapest
Budapest
Budapest